Edertasun naturala duen hiria, kultura arloko ekitaldi ugari jasotzen dituena. Oraindik ere badu Belle Époque garaiko xarma eta distira, eta antzinako gastronomia eta tradizioak ere bai, noski. Bertako paseo dotoreei, monumentuei eta lorategiei, alde zaharrari, eta hiru hondartzei esker, Donostia munduko hiririk ederren eta zoragarrienetako bat da. Alde zaharra eta Erdigunea dira Donostiako merkataritzaren, turismoaren, kulturaren, gastronomiaren eta aisiaren merkataritza-gune.

Biztanleria: 183.536 biztanle.
Udalerriaren azalera: 60,8 Km2.
Donostiako alde zaharra hiriaren zentro historikoa dugu, Donostiako historia eta fundazioa errepresentatzen dituelarik, "gure hiriaren arima", iraganeko trazu sakonak gogoarazten eta kontserbatzen ditu, gaur egungo denborei moldatuta, iragana eta etorkizuna "fusionatzea" lortu duen zeharberritze prozesu bati esker, identitatea eta nortasuna galdu gabe.
Donostiako Alde Zaharrean DENETIK aurkitzen dugu eta DENETIK gozatu ahal dezakegu.
Ordutegi zabal batean, oroigarria edo eskulana erostetik adiskide bati e-posta bidaltzeraino lekua dago.
Elikadura produktu euskaldunetan espezializatutako dendak, delicatessen, gozo-dendak, lurrindegiak, mertzeriak, drogeriak, moda, arropa zuria, oinetakoak, poltsak, kirolak, liburu-dendak, diskoak, opariak, etxearentzat gaiak, zilardenda-erlojutegiak, bitxi-dendak, ontzigintza efektuen denda tradizionalak, loterien administrazioak, etabar.
Alde Zaharrean Donostiako Kultura eskaintzarik onena aurkitzen da. Museoak, elizak, kasinoak, antzerkiak, zineak, hotelak.... espazio honetan aurkitzen dira, Alde Zaharraren bihotzean berebiziko Konstituzio Plazarekin osatuz (atentzioa hainbat erakartzen duelarik zuzen plaza bat izateagatik, honen gradak etxeen balkoiak direlarik), eta Sarriegi Plaza (Sarriega konpositore handiari omenaldia eginez, Donostiako martxaren kreatzailea, gure hiriaren himnoa, urtarrileko 20an egiten diren danborrada guztiak gurtzen dutelarik.)
Gure hirian aurkitzen den aparteko lekua da, Pasealeku Berri hunkigarria, Boulevard eta Lasta kaiaz inguraturikoa.


Eskaintza gastronomiko onena eta bikainena, gure tradizioaren ezaugarri diren sukaldariak eta jateko gustu ona aurkituko dituzu. Sukalde euskalduna dastatu eta probatu dezakegu, pintxo ospetsuak eta edari tipikoak gustatu: Sidra, Txakolina, Patxarana...

150 establezimendu baino gehiagok pintxoen karta tradizionala, berritzailea eta anitza eskaintzen digute. Alde Zahar guztitik banatuta, 9.00tik 23.00ra ordutegi segituan. Foie pintxo tradizionaletik, ganben burruntziak, solomoa, txanpiak, eta sukalde euskaldun berriaren gozotasunetaraino, hori dena edari tradizionalekin lagunduta, txikito, sidra, txakolina edota ogitarteko on batekin eta garagardo edo zukuarekin.
Jan nahi badugu,
sukalde euskaldunaren jatexe hobeek beraien ateak irekitzen dizkigute, Nicolasa Etxea, Beti-Jai, Urola Etxea, Gandarias Etxea, Bernardo Etxea, besteak beste, sukalde zabala eskainiko digute euskal estilo garbian.