Donostian Shopping

ELKARTEA

ELKARTEA > BERRIAK

Hiriko 62 ostalari eta merkatari hasiko dira euskara ikasten.

Beraien neurrira prestatutako moduluak dira, hizkuntzaren ezagutzan eta komunikazio gaitasunean urratsak eman ditzaten

 

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako antolatutako euskarazko ikastaroen eskaintzak harrera ona izan du eta 62 lagunek ( 17 ostalarik eta 45 merkatarik) parte hartuko dute oinarrizko ikastaro hauetan. 31 lagunek, erdiek, lehendabiziko aldiz parte hartuko dute mota honetako oinarrizko ikastaro praktikoetan. 60 orduko iraupena duten ikastaroetan helburua bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko lehen urratsak ematen hastea da. Ikastaroetan lan-esparruko egoera arruntei dagozkien hizkuntza-oinarri batzuk jorratuko dituzte: oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak, errotuluak…

 

Ikastaro trinkoak eta eraginkorrak

 

Gainerako 31 lagunak jarraipen moduluan arituko dira. Hauek aurreko urteetan parte hartu dute oinarrizko ikastaroetan eta mota honetako ikastaroekin (60 ordukoak alegia) jarraitzea erabaki dute hizkuntzaren ezagutzan eta komunikazio gaitasunean urratsak ematen jarraitzeko. Kontuan hartzeko datua da, asko baitira oinarrizko ikastaroa egin eta gero, hurrengo urtean berriro izena eman eta mota honetako ikastaro bat egiteko prest dagoena. Ikastaro trinkoak, praktikoak eta eraginkorrak diren seinale. Ikastaro hauei esker, arreta euskaraz egin edota elkarrizketa motzak euskaraz izateko gaitasuna hartzen dute ikasleek.

Diruz lagundutako ikastaroak

 

Zenbait ikastaro otsailean hasi dira eta beste batzuk martxoan hasiko dira. Urumea, Legazpi 6,eta Irrintzi AEK euskaltegietan eskainiko dira eta hiruzpalau hilabete iraungo dute. Ikastaro bakoitzarengatik 60 € ordaindu behar da. Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak berriz, (Lanerako idazkiak I eta II) 25 ordukoak dira eta 30 € balio dute. HABEk diruz lagundutako ikastaroak izateaz gain, Euskararen Udal Patronatuak ikastaro hauen kostuaren ia %60a hartzen du bere gain. Horrekin batera, bertan erabiliko den materiala ere doan lortzeko aukera dute partehartzaileek asistentziaren %85 gaindituz gero.

2010-02-26
Berri guztiak
XHTML 1.0 balioduna! CSS balioduna! A mailaren adostasun iconoa
www.donostianshopping.com - © 2010