Donostian Shopping

ELKARTEA

ELKARTEA > BERRIAK

Errege Magoen etorrera eta Kabalgata: Bide-mozketak

Easo kalean noranzkoa aldatuko da, hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak hiriaren erdialdean sartu ahal izateko.

Errege Magoak Kontxa hondartzatik iritsiko dira hirira eta, handik, Udaletxera joango dira.

Cervantes plazako lanak direla-eta, Londres hotelaren parean galtzadara aterako dira eta, Askatasunaren hiribidetik, Andia eta Miramar kaleetarantz joango dira eta, Hernani kaletik, Bulebar-Ijenteraino iritsiko dira.

Galtzadan dauden bitartean, zirkulazioa moztuta egongo da ibilgailu-mota guztietarako, Bulebarren, Peñaflorida-Hernanin eta Askatasunaren hiribidea-Urbietan. Ondo bidez, 12:50etik 13:20etara egongo da moztuta galtzada, gutxi gorabehera.

Arratsaldean Erregeen Kabalgatak ibilbide hau egingo du: Hernani, Askatasunaren hiribidea Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi eta Bulebarra. Hori dela-eta, urtarrilaren 5ean, hiriaren erdialdearen zati handi bat zirkulaziorako itxita egongo da 16:30etatik 20:00ak arte.


Horrek aldaketa batzuk ekarriko ditu autobus linea gehienetan, bai hiri barrukoetan bai inguruetakoetan. Autobusak, beranduenez, 17:00etan aterako dira Bulebarreko eta Gipuzkoa plazako geralekuetatik.

Easo kalean noranzkoa aldatuko da, hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko.

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu.

Bestalde, Okendo kalearen noranzkoa aldatuko da; horrela geraleku batzuk egokitu ahal izango dira hiriaren ekialdeko autobusetarako

2012-01-03

Zatoz gure zati bat hartzera

Zaharrean eta Centro Erdi, Alde Zaharreko eta Zentroko Merkatari Ostalarien Elkarteak, urtero bezala, dagoeneko ezagunak diren beren egutegi eta Ekosasky poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte beren denda elkartuen artean.

Opari hauek denda elkartuetan banatuko dira, bertan beren erosketak egiten dituzten bezeroentzat.

Kanpaina honez bidez, aurten ere, elkartearen asmoa bezeroen fideltasuna saritzea da eta parte zaharra hiritarren zein bisitarien gabonetako erosketak egiteko lekurik gogokoena izatea.
 

2011-12-19

.

2011-12-01

Euskara ikastaroak merkatari/ostalarientzat

Euskararen Udal Patronatuak irailaren amaieran hasiko diren euskara ikastaroetarako izen emate epea zabalduko duela irailaren 8 arte (azken eguna).
 

Aurreko urteetan eginiko eskaintzak osatzen joateko asmoz, Euskararen Udal Patronatuak Donostiako merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaroak antolatuko ditu datorren irailetik aurrera.

 
Ikastaro hauen xedea, batetik, merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak ematea da, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten oinarrizko baliabideak emanez. Bestetik, euskara dakitenentzat, hizkuntza-ezagutza eta, batik bat, idatzizko komunikazio-gaitasuna zabaltzea da ikastaro hauen helburua, bezeroekiko harremanetan nahiz laneko harremanetan.
 
 
Ikastaroa egiteko asmoa baduzu, izen ematea internet bidez egin dezakezu (www.euskaraz.net edota www.merkatari.net).
 
2011-08-22

Zamalanetarako sistema aldatuko dute Donostiako Parte Zaharrean

Horretarako bost gune jarriko dituzte.

Donostiako Parte Zaharreko jatetxeak eta saltokiak hornitzeko egin beharreko zamalanek mugikortasun arazoak sortzen dituzte. Udalak zamalanetarako egungo sistema aldatzea erabaki du. Orain 7:00etatik 11:30era ibili daitezke hornitzaileak Parte Zaharreko kaleetan. Sistema berriarekin, zamalanetarako bost gune jarriko dituzte, hiru Boulevard zumardian, eta bana Bretxan eta Konstituzio plazan. Gainera, kale horiek norabide bakarra izango dute, trafikoa arinduz. Azkenik, ibilgailuen sarrera-irteerak kontrolatzeko egungo pibota hidraulikoak kendu eta matrikula irakurtzen duten kamerak jarriko dituzte.

Sistema berria aplikatzeko egokitze-lanak irailean hasiko dituzte eta hiritarrak informatzeko kanpaina bat egin ostean, azaroan ezar daiteke.

Edozein zalantza argitzeko deitu elkartearen telefonora 943424230

2011-07-13
Berri guztiak
XHTML 1.0 balioduna! CSS balioduna! A mailaren adostasun iconoa
www.donostianshopping.com - © 2012